EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2015/06/25

Batetango beroa




Luzaz egon naiz deus ere idatzi barik, eta bat-batean zerbait idazteko irrika eutsiezinak eraginda erasan eta erasango digun beroaz aipamen bat edo beste egingo dut. Gaurko bero armina etor dakigukeenaren aldean hutsaren hurrengoa izan daiteke, antza; ai ama! Ez dakit gaur egun Tolosan erabiltzen denetz "Batetango beroa" esapidea, baina J.M. Mokoroak laga utzi zigun erdararen ordaina ezin zapaltzaileagoa da: "Calor aplastante"."Batetango beroa. Au bero errea ari du!"

Etiketak: , , , , ,

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------