EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2013/09/06

Udazkenerantz egingo?



Udako hilabeteak lehor askoak izanda, eguratsa lardaskatzekotan bide dago; egonkortasunetik egongaiztasunerako tartea, aldi berean txikia eta handia da. Aski da Azoreetako Antizikloia apur bat mugitzea Euskal Herriko eguraldia goitik behera hankaz gora jartzeko eta itxura denez, aurreratzean hori jazo egingo da. Udaldiko bero zantarrarekin higuinduta zeundetenontzat, berri on-ona, eta, eguzkizale amorratu porrokatuontzat berri kaxkarra. Badakizue, ez dago eguraldi onik edo txarrik; norberaren baitangoa da. 
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------